Gabonak Zuretzat programaren barruan zenbait ekimen antolatu dira Donostiako gazteentzat egun hauetarako.
Abenduaren 29an, Hip-Hop Jaialdia izango dute. Bertan, Errima tailerra prestatu dute 18:30ean. Ondoren, 20:00etan Errima ekarri eta erakutsi elkarri emanaldia burutuko dute.
Hip-Hop jaialdiaren helburu nagusia errima mundua gustuko duten gazteei errima-lanak sortzeko eta erakusteko aukera ematea da.
Bai Errima tailerrean bai Errima ekarri eta erakutsi elkarri emanaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izen ematea egitea.
Horretarako, 14 urtetik gorako gazteak Kontadores zentrora jo dezakete informazio gehiago jasotzeko eta izen emateko orriak osatzeko. Izen ematea abenduaren 9tik 27ra bitartean egingo da.
Urtarrilaren 7an, 20:00etan Pantxika Lamour-en eskutik Nik egin beharko & ko antzezlana izango da. Sarrera doan.
Kontadores-ek bidalita



