Edna Lopezek, haur-kategoriako irabazleak, unibertso magiko eta harrigarria azaltzen du, norbaitek noiz iratzarriko dituen zain dauden misterioz betea. Itxurak engainagarriak dira, ordea; elementu batzuk besteen ostean ezkutatzen dira; baina bada besterik. Haur baten esku izango da Kolako Altxorrak ezkutatzen dituen esanahi guztiak aurkitzeko eta dezifratzeko erabakia.
Susana Vallejo gertatu da irabazle Gazteentzako eleberriaren kategorian, oraingoan zientzia-fikziotik urrunduz (arlo horretan jardun ohi baitu). Vallejok paradisu galduez idatzi nahi zuen, horietako baten suntsipena abiapuntutzat hartuta. Autobide baten eraikuntza, Kataluniako kostaldean.
Edebek bidalita