BESTELAKOAK

WIPC, idazle kartzelatuen oihartzuna Bruselan

International Pen Clubeko WIPC Batzordeak (Idazle Espetxeratuen Batzordea) Brusela hautatu du bere aurtengo batzorde orokorreko topaleku gisa. Europako hiriburuan bertan, lau egunez bilduko dira munduko osoko idazleak KVS Theatre antzokian, Bruselako Red Zoneko KVS: inguruko karriketan barrena prostitutak barreiatzen dira goiz eta egunez (Europa ekialdetik eta Afrikatik “amestutako Europara” etorritako emakumeak batez ere). Prostituzioaren sareak Europa “demokratiko eta askean” barreiatu diren modura, geroz eta gehiago dira WIPC Batzordeak azken urtean jasotako kasuak: 1.000 kasu berri (espetxeratutako idazleak eta 56 hildako gertatu baitira 2009tik 20010eko abendura). Honez gain, 100 Rapid Action Alerts (Alerta Azkarreko Ekimenak) kudeatu ditu Pen Clubeko WIPC Batzordeak urte osoan zehar.

Euskal PEN Klubeko ordezkaritzak bere urteroko proiektuen berri eman zuen. Bi kasu aipatu zituen Hasier Rekondok, Euskal PENeko ordezkariak: Teresa Toda gure Zuzendaritza Batzordeko kideak kartzelan bizi duen egoera Europako Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariaren aurrean. Eta honez gain, Kurdistango idazleak jasaten ari diren jazarpenaren berri eman zuen.

Lan-batzorde ezberdinak eratu dira, besteak beste, Adierazpen Askatasuna, EB-eko Giza Eskubideen Batzordea, Sorkuntza…. WIPC Batzordea Passaporta Literatur Jaialdiarekin egin du bat egunotan Bruselan. Letters to Europe poesia ikuskizuna prestatu zuten atzo KVS Theatre-n bertan antolatzaileek. Antzokian barreiatzen zen asmo nagusia: Europa benetako etxe irekia izan dadila giza eskubideen defentsaren alde. Bitartean, kanpoko karriketan prostitutek beren eguneroko jardunarekin jarraitzen zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button