ARTEA

Royal Air Force-k II. Mundu Gudan eginiko argazkiak

RAF-eko (Royal Air Force) irratitelegrafista batek II. Mundu Gerran bildutako argazki eta dokumentuei buruzko erakusketa paratu dute abuztuaren 26ra bitarte Zarauzko Photomuseumen.

Erakusketari Miguel de Unamunoren estreinako eleberriaren izenburua jarri diote: Bakea Gudan. 1940an errekrutatuta eta Britainiar aire armadara bidalia, Ingalaterrako irrati-telegrafista bezala trebatu ondoren, Egiptora eta Ziprera bidalia izan zen.

Erakusketan, baina, ez dira gerrako irudiak jasotzen. Bai, ordea, bulego lana egiten ari diren errekrutatuen irudiak, antzezlanetako eszenak edo formazioan eginiko argazkiak. “Erakusketa hau ez da gerra-akzioei buruzko dokumentala, parada militar bat izan ezik, protagonisten jarduerak jasotzen ditu, gerraren atseden uneetakoak, gerra amaieraren ondorengokoak eta bere behin betiko lizentzia jaso zuen artekoak biltzen ditu. Eszena hauek: errekruta-taldearen antzerki edo kiroletako jarduera- golfean jokatzen ikusten dira – gatazkaren oroipena bere parterik adeitsuenarengan mantentzeko nahia islatzen dute nabarmen”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button