BERTSOTAN

Bertsokabi Sariketako azken kanporaketa

Sariketako azken kanporaketa Barañaingo Lanabe aretoan jokatuko da gaur, 20:30ean, eta horren ostean, osteguneko finalean ariko den hirugarren bikotea zein den jakingo da. Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik, Saioa Alkaizak eta Aitor Irastortzak eta Saats Karasatorrek eta Unai Artiedak osatutako bikoteak izango dira gaurko oholtzan.

Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketaren finala datorren ostegunean izango da, hilak 26, Iruñeko Arrano Elkartean. Gaurko bikote irabazleak zuzenean lortuko du hor aritzeko txartela. bestebi bikoteek ere lortu dute finalerako pasea: Alazne Untxalo eta Irati Majuelok, eta Joanes Illarregik eta Ekain Alegrek.

Nafarroako bertsolari gazteak trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera ematea du xede sariketa berri honek, lehen egiten zen Xalto Sariketa ordezkatzeko sortu dena, eta hainbat saio barnebiltzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button