
Beltzenia ezker paretan jokatuko da larunbateko saioa 17:30ean hasita. Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia eta Julio Soto izango dira bertsolariak.
Hendaiakoa Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketa da, eta ez da asteburuan egingo den saio bakarra izango, hurrengo egunean Altsasun jokatuko baita laugarrena.
Hendaiako kanporaketan irabazten duenak azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekora sailkatuko da. Orain arte jokatu diren kanporaketetan Amasa-Villabonan irabazi zuen Jon Martinek eta Markina-Xemeinen irabazi zuen Agin Laburuk lortu dute finalaurrekoetarako zuzenean sailkatzea.