
Maiatzaren 9an hasi eta zortzi egunez, FANTek 40 film luze eta 40 film labur inguru pantailaratuko ditu sail desberdinetan banatuta.
FANTen programazioa maiatzaren 9an abiatuko da, Campos Elíseos antzokian, 20:00etan, La Cueva filmaren proiekzioarekin. Zinemaldiaren lehen egun honetan ere, 22:45etik aurrera, lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburrak pantailaratuko dira.
Guztira, 11 film lehiatuko dira aurten FANTeko Sail Ofizialean; Espainia, Alemania, Hego Korea, Israel eta AEBtatik etorritako filmak dira. The Sacrament filma nabarmentzekoa da. Bilboko estreinaldian zuzendaria egongo da. Film hauek guztiak eguneko hiru saiotan banatuta pantailaratuko dira AlhóndigaBilbaoko Golem Zinemetan.
Genero maisuen omenezko ohiko atalaren barruan, El jovencito Frankenstein pantailaratuko da, Mel Brooksek 1974an zuzendu eta aurten 40 urte bete dituen filma.
Edizio honetan, FANTek ziklo bat eskainiko dio Koreako zinemari, eta interes handiko zinemagileek egindako bost film eskainiko dira.
Bilboko zinemaldiko beste sail klasiko batzuk: FANT Erreskatean, FANT Laburrean eta FANT 2 Fun izango dira. Lehenengoan, Piel de Asno (Jacques Demy-k 1970ean filmatutakoa) eta The Lords of Salem eskainiko dira. FANT Laburrean Nazioartekoan, lehian sartu berri diren 12 titulu aurkeztuko dira. FANT 2 Fun izenaz, gore komediak berreskuratzen ditu umorezko tituluak, El Vengador Tóxico (1984) eta Zombies paletos (1987).
Hauez gain ere, Panorama Fantastikoa eta Nontzefilmak lehiaketa klasiko eta interesgarria nabarmendu behar dira. Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa, Nontzeberri.com kultura webguneak jarri du berriz ere martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira; azken horretan animazio teknika guztiak onartuko dira: 3D, Flash, stop-motion…
Lehiaketak, euskaraz eginiko lan onenari 2.000 euro banatuko dizkio.
Gertatuko den guztia jakin ahal izateko, onena duzue FANT jaialdiaren webgunea bisitatzea.