IKUS-ENTZUN

"80 egunean" pelikula estreinatuko dute gaur Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Pelikulak zineman gutxi jorratzen den gaia lantzen du: helduen arteko maitasun harremanak eta lesbianismoa. Gainera, modu errealista eta naturalean, baina dramatismoan erori gabe, askotan isilpean geratzen diren bizimoduak kontzen dizkigu.

Axun (Itziar Aizpuru) 70 urteko emakumea da, alabaren senar ohia zaintzera joan da ospitalera. Ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite (Mariasun Pagoaga) da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axun Maitek erakartzen duela jabetzen hasiko da.

Zinemaldiak gaur hasi eta apirilaren 30a bitartean iraungo du. Jatorri ezberdinetako laburmetraiak, dokumentalak, animazio pelikulak eta film luzeak ikusiko dira

Berria

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu