BESTELAKOAK

56. Durangoko Azoka mugitzen hasi da

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 3tik 8ra egingo da, eta dagoeneko izen-emateko epea zabalik duzue.

Durangoko Azokak kulturaren plaza eratuko du beste behin, eta guztion parte-hartzea bermatzeko horra joan nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek izena emateko epea zabalik dute irailaren 19ra bitartean. Izen-ematea www.durangokoazoka.eus webgunean egin dezakete.

Beste behin, Landakon erakusmahaiak jarriko dituzte argitaletxeek bertatik bertara literatura, musika edota eszenako lanak eskuratu ahal izateko, eta sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak pizteko.
Joan den urtea oso berezia izan zen pandemiagatik, baina online dendak oso ondo funtzionatu zuen. Aurten ere, plataforma hori eskainiko da parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskaintzeko eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetzeko.
Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, “modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan”.

Beste aldetik, eta Durangoko Azokatik irten gabe, Sormen Bekaren laugarren edizioa martxan dago, eta parte hartzeko epea zabalik dago irailaren 21era arte. Gogoan izan irabazleak 15.000 euroko diru saria irabaziko duela.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button