MUSIKA

The Middle Fingers taldearen lan berria

The Middle Fingers taldeak elektronika eta zenbait euskal eta kanpoko abestien bertsioen uztarketaren bidez lortzen du zuzenekoetan giro aparta, jendea dantzan jartzeko, jauzien mundura eramateko, egurra emateko, alegia.

Taldea 2014an jaio zen, eta lehen zuzenekoa abuztuan eskaini zuten Laredoko SummerFun jaialdian. The Middle Fingers taldea buru bikoa da, bere baitan mundu analogikoa eta digitala barneratzen dira. Alde batetik, gitarrak, trikitia, ahotsa, eta bestetik, tresna elektronikoen milaka tolestura digital. Musika elektronikoa euskal abesti ezagunekin nahasten dute, eta hala, euskal kantu ospetsuak remix batean jarrita dira, eguneko erritmo bero eta gordinekin.
Jaia da muina The Middle Fingers taldean, eta besoak, hankak, jausiak, mugimenduaren erreinuan murgiltzen dira. Taxonomia kulturala zainetan, hori da The Middle Fingers bere barruan.

Laukotea Uribe Kostakoa da nahiz eta kideetako bat Bilbokoa den. Gotzon Batikon abeslariak trikitia jotzen du. Auskalo Non erromeria taldean jo zuen eta egun Trikizio taldeko abeslaria da. Julen Arredondo gitarra-jotzaile lanak egiten ditu; egun egoiliarra da Fever eta Anaconda aretoetan. Dani Hernandez elektronika ataleko DJa bilakatu zen, eta Budha aretoko egoiliarra eta taldeko speakerra da. Ander Pijoan egoiliarra da Fever eta Budha aretoetan, remixetan maisu eta ezaguna elektronika munduaren oinarrian, baita Europan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button