MUSIKA

Dead Bronco taldeak disko berria aurkeztuko du Donostian

Matt Horan estatubatuarrak zuzendu baina Getxo inguruan finkatutako Dead Bronco country-rock bandak Driven by frustration izenburuko diskoa aurkeztuko du  ostiralean, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera. Dead Bronco, gainera, formazio berriarekin agertuko da oholtzan.

Taldeak Americana Sludge deitu dio disko berrian bildu duen soinuari; alegia, energia handiko proposamena, baina oinarriak AEBetako tradizioan ondo iltzatuta dituena.  “Instrumentu tradizionalekin jotzen ditugu, banjoak, mandolinak, kontrabaxuak eta gitarrak, soinu hau jaio zenean egiten zen lez, baina tratamendu elektrikoa ematen diegu, distortsioekin, efektuekin, modulazioekin, soinu proposamen berria lortzeko asmoz, eta guk American Sludge deitu diogu”.

Driving by frustration hil honetan aterako da, eta sonoritate tradizional hauetan eskarmentu handi duten musikariek grabatu dute: Adan Gomez (mandolina eta gitarra), Joel Bruna (banjoa), Guille Peña (bateria) eta Adrian Lopez (kontrabaxua), Matt Horan taldeburua ahaztu gabe.

Laster bira luzea bat abiatuko dute, estatuan, Europan eta AEBetan barrena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button