BERTSOTAN

Elizondon, finalaurrekoen bigarren itzulia bihar

Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa da bihar Elizondon Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Jokin Uranga, Julio Soto eta Unai Iturriaga bertsolariek jokatuko dutena.

Ohiko bilakatzen ari denez, Elizondoko saiorako sarrera guztiak amaitu dira, eta larunbatean ez da takila zabalduko. Saioa 17:30ean hasiko da eta Baztan pilotalekuko ateak ordubete lehenago irekiko dira.

Finalaurrekoetako lehen eta bigarren itzulietako puntuazioak batuko dituzte bertsolariek.  Igor Elortza da lehena 722 punturekin; Amets Arzallus                      717 punturekin bigarrena eta Sustrai Colina 706 punturekin hirugarrena. Atzetik Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi datoz. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button