IKUS-ENTZUN

“2deo”, euskarazko ikus-entzunezko laborategia, Tabakaleran

Gaur irekiko ditu ateak euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea helburua duen laborategiak, sormen eta testuinguru berriak sustatuz.

Ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuko da bertan, zabalkunde kanalak biderkatu eta sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean, herritarren partaidetza aktibatuz.

Tabakalera bezalako nazioarteko kultura garaikidearen ekoizpen zentro baten testuinguruan, “talentua identifikatzea eta diziplinartekotasuna sustatzeaz gain, ikus-entzunezko sektorearentzako elkargune bikaina izango da laborategia”, azaltzen dute antolatzaileek.

Hala, talentu berriak eta profesionalak elkartu nahi ditu laborategiak, proiektu berriak sortu eta sustatze aldera. “Tabakaleraren helburuetako bat sormena eta sorkuntza sustatzea den heinean, 2deo laborategia tresna aproposa izango da. Tabakaleraren asmoa ikus-entzunezko arloan lanean ari diren sortzaileentzat eta ikus-entzunezko industriaren sektorearentzat erreferente bihurtzea da, eta baliabideak eskaintzea proiektuak sortzeko, garatzeko eta ikusarazteko”.

Informazio gehiagorako, Tabakalera.eu webgunera jo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button