LITERATURA

“Koldar hutsa zara”, Aritz Gorrotxategiren azken lana

Atzo, Aritz Gorrotxategiren Koldar hutsa zara (Erein) nobelaren aurkezpen ekitaldia burutu zen Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

Koldar hutsa zara istorio indibidual eta diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldi edo kolektibo baten fikziozko kronika da. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat.

Argitaletxeak luzatu digu lan honen nondik norakoak: “Peruk ez du artaldearen barruan bizi nahi. Ez du indarrean dauden ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin du. Krapulan elkartzen da bere belaunaldiko kide batzuekin. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen garaia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nirekin edo nire aurka. Peruk, ordea, bere bidea aurkitu nahi du ortodoxiatik, mito zaharkituetatik eta ergelkeriatik kanpo. Idazle izan nahi du. Nietzsche du bidelagun, baina arrunkeriatik ateratzea eta bide propioa egitea ez da inoiz erraza izan.
Peruren aitonak naziengandik ihes egin zuen judutar bati lagundu zion. Batzuetan, oso mehea da heroiaren eta koldarraren artean dagoen marra. Gainera, Peru haragikoia da, fetitxista, zirikatzailea, apur bat houellebecquiarra…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button