IKUS-ENTZUN

Zinema eta narrazioa uztartuko dira Donostian

Iratxe Fresneda irakaslea, Irati Jimenez idazlea eta Koldo Almandoz zinema zuzendaria Zinema eta narrazioa gaiaz arituko dira, irailaren 16an, San Telmo Museoan, 19:00etan.

Solasaldia 62. Donostia Zinemaldiaren baitan dagoen Zinema-ideak eta Zinema ideiaduna berbaldi-zikloak ondo du.

Goizean, halaber, beste bi hitzaldi izango dira, baina Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian: 11:00etan, Josemi Beltrán (Donostiako Udala) eta Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea) izango dira.
12:30ean, Maru Soloresek (zinema-zuzendaria) eta Juanjo Alvarezek (UPV/EHU. Globernance) parte hartuko dute. Lehenegoa euskaraz egingo da, eta bigarrena, berriz, gaztelaniaz.

Show More

Related Articles

Back to top button