BERTSOTAN

Bertso Barnetegia Sarrian

Zuiako Kuadrillak, Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, Kuadrillako umeentzako Bertso Barnetegia antolatzen du urtero. Bertsoak bide hartuta, ondo pasatzeko eta udaberriari ongi etorria egiteko modurik aproposena da.

Aurten, apirilaren 22, 23 eta 24an egingo da barnetegi hau, Sarriako aterpetxean, eta bertan, Zuiako Kuadrillako umeak bilduko dira, lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailatakoak.

Izena emateko epea apirilaren 4an bukatuko da, eta Zuiako Kuadrillaren bulegoetan edo Kuadrillako udaletan eska daiteke izena emateko orria.

Informazio hau Euskara Zuian blogean ere ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button