ESZENA

Txizatokia eta antzerkiaren kontzeptua

Bilboko BBK Kuna Kulturgunean, Txizatoki bat eszenatokian (Tartean) izeneko pieza ikusteko abagunea izango duzue, bihar, hilak 9. Patxo Telleriaren testua da, Patxo Telleriak berak antzeztua.

“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.”

Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen iritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzakia bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjektibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button