MUSIKA

La Chasse eta Avale taldeen olatu itzaltsuak Bilbo estaliko du

Emakumez osatutako taldeak dira La Chasse eta Avale, biak ala biak Frantziakoak. Doinu ilunak jotzen dituzte: atmosfera hotzak, makinak, giro psikodelikoak, eta post-punk erritmoak, besteak beste. Bada, bi bandak Sarean Kultur Elkartean izango dira bihar, 19:00etatik aurrera. Emanaldia doakoa da.

Iaz argitaratutako Noi plus que le noir izenburuko diskoa aurkeztuko du La Chassek. Marsella hiriko bikotea da, baxua eta bateria, baina makinak ere erabiltzen dituzte. Emaitza hotza eta lanbrotsua da, doom, grunge, punk eta psikodeliaren eraginekin josia.

Bestalde, Avalek post-punk itzaltsua jotzen du. Taldekideak Frantziako hainbat hardcore-punk proiektuetan aritutakoak dira. Kontzertuaren antolatzailearen aburuz, haserreak eta garraztasunak bat egiten dute Avalen proposamenean, dantza frenetiko eta leherkorrean amaitzeko.

Show More

Related Articles

Back to top button