MUSIKA

BBK Live Jaialdiaren “Hirian”, larunbat honetan

Lekeition eta Mungian Herrian ekimen arrakastatsua egin ostean, larunbat honetan, ekainaren 17an, BBK Live Jaialdiaren Hirian ekimena Bilbora iritsiko da. Guztira 20 artistaren baino gehiagoren laguntzari esker, bertako auzoko kale eta plazak festa-giroan murgilduko dira, gustu guztietarako musika-programazio abangoardista eta eklektikoarekin.

BAT agertokia La Perreran dago, eta bertan, Airu bilbotarren melodia xarmagarriek emango diote hasiera ekimenari. Haien atzetik, Gabriel Ríosen karibetar folk berezia izango da. Los Chikos del Maíz taldeak ere parte hartuko du. Eta amaiera ezin hobea emango du Nena Daconte mitikoak.

BI Agertokia Sabino Arana plazan kokatu dute. Programazioa hasteko Laura Sam y Juan Escribano bikoaren errima intimo eta emozionalak izango dira entzungai. Jarraitzeko, Chucho taldea, eta gero Aiko El Gruporen punk-pop garratza eta letra ironikoak. Bukatzeko, soinu underground eta alternatiboak Nerve Agent elektronikoen eskutik.

HIRU Agertokian Raimundo el Canasteroren flamenko entzungo da. Gero, Mirua gipuzkoarrak arituko dira euskaraz. Simona argentinarra eta bere pop-erritmo pozoitsuak entzungo dira; eta Ben Santanak, Vatocholo gazteak, edo Brava donostiarrak kontzertuak eskainiko dituzte.

Azkenik, musika elektronikoaren ordezkaritza Basoa In The City agertokian bilduko da, Basurtuko Geltokiko kalean; artista elektroniko berri onenen talentua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bilbotar guztiek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button