BESTELAKOAK

“Elkartoki”, artea eta arkitektura eskoletako patioen zerbitzura

Elkartoki eskola, sortzaile eta artistei zuzendutako programa da, eskoletako patioetako errealitatea –dinamika eta harreman komunitarioak-, eralda ditzaten, artearen zein arkitekturaren bidez.  Bada,  Elkartoki programaproiektu eta proposamen berriak jasotzeko prest dago, 2017-2018 deialdia zabalik baitago.

“Elkartoki 2017-18-n 3 ikastetxe eta 3 artista/sortzaile (edo artista/sortzaile talde) aukeratuko dira, 2017-2018 ikasturteko lehen hiruhilabetean bikoteka elkarlanean arituko direnak. Eskola bakoitzean garatuko den prozesua eskolak aurretik egindako lan eta ibilbidera mugatuko da eta bbere behar eta asmoei moldatuko da; hau da, Elkartokiren 3 faseetako batean edo batzuetan lan egingo da: Jabetu, Asmatu edo Eraldatu”.

Deialdia maiatzaren 8tik ekainaren 12ra arte egongo da zabalik, 13.00etan amaituko da epe hori. Hemen eskuragarri  daude deialdiaren oinarriak eskolentzat eta hemen artistentzako deialdia.

Informazio gehiago: elkartoki.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button