IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” film laburren lehiaketa, bihar

Elorrioko 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketa abenduaren 2an egingo da modu honetan: 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren buruan filmak bertan aurkeztu beharko dira. Hortaz, lanak 24 ordutan sortu behar dira, eta oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu egin beharko da.

“Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti.”

Betiko legez, film laburretan aurretik antolatzaileek proposatuko dituzten esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu beharko dira. Informazio hori lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei.

“Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da. Era batera edo bestera, ongi pasatzeko aukera paregabea!”

Film laburren emanaldia abenduaren 3an izango da, 20:00etan hasita, eta gero sari banaketa egingo da. Sariak hauxek dituzue: Sari nagusia 700€, eta bi finalista 500€.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button