ESZENA

Kukubiltxo, Patata Tropikala eta Oihulari Klown

Kukubiltxo konpainiak Oilo hilak obra eszenaratuko du Bilboko Pabilioi 6n.
Oilo hilak antzezlanak kontsumoak gizakiarengan duen eragina irudikatu eta parodiatu nahi du. Hitzik egin gabe eta umoreaz baliatuta, hainbat gai proposatzen ditu konpainiak, hala nola, giza-eskubideak edota zoriontasuna edo zorigaitza.

Beste aldetik, gaur berton, Zapata gorriak haur antzerkia izango da Lekeition. Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar du zapata hauek jantziko dituenak… Patata tropikala taldea izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko dira.




Azkenik, Oihulari Klownek De Película emanaldi interesgarria eskainiko du martxoaren 25ean Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan. Ikuskizuna Cabaret, Gone with the Wind, Grease edo Catwoman film famatuetako protagonistek gure desirak kontatzen lagunduko digute, nahiz eta politikoki ez egokiak diren batzuetan, eta klown kodea jarraituz gure beldur batzuk kanpora aterako dituzte, umorez eta zinematik ateratako terapia batez baliatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button