LITERATURA

2023ko Navarro Villoslada Saria irabazitako lanak kalean dira

Navarro Villoslada 2023 Literatura sarien lehen edizioan saritutako bi lanak kaleratu ditu Nafarroako Gobernuko Kultura sailak. Lanak aurkezteko epea joan den maiatzaren 30ean amaitu zen, eta 76 obra aurkeztu dira guztira; horietatik 67 gaztelaniaz dira eta 9 euskaraz.

Angel Errok eskuratu zuen saria Itzulpena-Traducción obrarekin. Gaztelaniaz, Pello Pellejero izan zen irabazle Caen láminas muertas lanarekin.

Angel Errok “maitasuna, heriotza eta denboraren igarotzea bezalako gaiak jorratzen ditu, metapoesiaz blaitua, literatura genero honi buruzko gogoeta interesgarriak txertatuz. Elebitasuna eta itzulpena ospatzea bilatzen duen liburua da, poesia eta egia poetikoa hitzetatik haratago aztertuz. Liburu honetako poema bakoitza bi bertsiotan aurkezten da, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, sentimenduaren sotiltasunak egilearen bi hizkuntzen bidez atzemateko asmoz.”

Angel Errorenak ere badira Eta harkadian ni (2002), Gorputzeko Humoreak (2005) eta Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak– ( 2021eko Blas de Otero-Ángela Figuera sariduna, 2022) poema-liburuak, eta Lerro etena (2019) dietarioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button