BESTELAKOAK

Uriaren sinfonia ederra eta zuria

Datorren asteko zapatuan, ekainak 18, Gau Zuria ospatuko du Bilbo hiriak bere fundazioaren 716. urteurrena gogorarazteko. Egun horretan, argiz eta soinuz, iradokizunez eta adierazpenez beteko da Bilbo.

Ospakizuna betea izan dadin, Bilbao 700 Fundazioak programa zabal bat antolatu hiriko 23 lekutan, eta musika, antzerkia, argiztapenak, su artifizialak, dantza proiekzio multimedia eta ikus entzunezkoak ikusi ahalko dira Bilboko itsasadarraren inguruan.
Horretarako propio erabiliko diren espazioetan (Guggenheim Museoa, Euskal Museoa, Arte Ederretako Museoa, Alondegia-Azkuna Zentroa eta Itsas Museoa) Euskal Herriko izaki mitologikoak, eskultura ibiltariak edo animalia erraldoi batzuk protagonista izango dira. Baina horretaz gain, zer entzun, zer ikusi eta zertaz harritu egongo da, inolako zalantzarik gabe.

Bilbao 700 Fundazioaren webgunean programazioa zabal-zabal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button