ESZENA

Tailer bereziak XVII. Umore Azokaren atarian

Maiatzaren 19tik 22ra egingo da Umore Azoka jaialdia. Bertan 125 emanalditik gora eskainiko dira eta 50 konpainia baino bertaratuko dira. Baina eskaintza hori zabaldu baino lehenago hiru ikastaro antolatu dira. Ikastarook Pepe Zapata, Matias Zanotti eta Fafá Franco artistek emango dituzte.

Pepe Zapatak, estatuko kultur sektoreko komunikazio profesional garrantzitsuenetarikoak, Nola erabili email marketina gure komunikazio estrategia hobetzeko izenekoa egingo du, maiatzaren 11n.
Zanottik jantzi sorkuntzari buruzko workshopa eskainiko du maiatzaren 17 eta 18an. “Esperimentazio bidez jantzi eta osagarri eszenikoak sortzeko workshop-a da, modaren eta plastikaren arteko mugan, formaren, kolorearen eta fantasiaren gorazarrea ikertzen”.
Eta Fafá Francok birziklatutako materialez egindako orrazkera eta janzkerari buruzko ikastaroa eskainiko du maiatzaren 19 eta 20an, Umore Azokako lehen egunetan.

Izena emateko: www.umoreazoka.org/jarduerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button