LITERATURA

2016ko Mikro-Ipuin Lehiaketarako deialdia

Nafarroako eta Iparraldeko gazteei zuzenduriko literatur lehiaketa da hau. Hala, lehiaketa honetan Nafarroa Garaiko A eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta Baxe Nafarroa, Xuberoa, eta Lapurdiko eskola eta kolegioetako ikasleek har dezakete parte.

Bidali beharreko lanak gehienez 100 hitzekoak izango dira. Ipuin txikiak originala izan behar du, argitaratu gabea eta beste inongo lehiaketara aurkeztu gabea. Sei kategorietan antolatuko da lehiaketa: D ereduko Lehen Hezkuntza, A ereduko Lehen Hezkuntza, Iparraldeko Lehen Maila (eskolak), D ereduko Bigarren Hezkuntza, A ereduko Bigarren Hezkuntza eta Iparraldeko Bigarren Maila (kolegioak).

Lanak abenduaren 16ra arte bidali ahal dira Euskokultur Fundaziora (Euskokultur Mintegia Baratzeetako zeharkalea 2, behea. 31014 Iruñea). Gutun-azal txiki batean, egileen xehetasunak (goitizena, izen-abizenak, maila, adina eta hezkuntza eredua) eta irakaslearen edo arduradunaren harremanetarako datuak (izen-abizenak, ikastetxea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Kategoria bakoitzeko irabazle bat izango da eta Pamiela Argitaletxearen liburu sorta bana jasoko du.
informazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button