IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilera lau egunez luzatuko da

Lekeitioko aurtengo Euskal Zine Bilerak bere 46. edizioa egingo du urriaren 19tik 22ra arte, Jarraitu zinearen lorratza lema pean. Euskal Zine Bilera euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Guztira 19 film izan dira lehiaketarako aukeratuak izan direnak.

Urriaren 19tik 22ra bitartean, jaialdiak euskal ikus-entzunezkoen proiekzioak, aktore eta zuzendariekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresaren bat ere izango ditu. “Ezin dugu ahaztu gurea euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena dela. Orain dela 46 urte, Lekeitioko lagun talde batek zinema jaialdi amateur hura martxan jarri zuenetik, lau hamarkadatik gora daramatza euskarazko ikus entzunezkoentzako topaleku izaten.”

Sail Ofizialeko proiekzioak urriaren 19, 20 eta 21ean izango dira, eta azken egun horretan ere, sari banaketa egingo da, Ikusgarri zine aretoan, Ana Goitia eta Jon Garatek aurkeztuta. Egun horretan, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak banatuko dira (Film onenaren saria: 3.000 €) eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea. Azkenik, 2001. urtetik aurrera jaiotako zinegile onenari ere saria emango zaio.

Aurtengo epaimahaikideak Alaitz Arenzana (Zinegoak festibaleko zuzendari artistikoa), Ramon Agirre (ibilbide luzeko euskal aktorea) eta Nerea Alberdi (konpositorea, orkestratzailea eta moldatzailea) izango dira.

Informazio gehiago www.zinebilera.eus orrialdean duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button