Gogotsu hasi dira Eibarren erakusketei dagokienean. Hala, urtarrilean Klub Deportiboko Argazki Taldeak egingo du bere erakusketa urtarrilaren 8tik 31ra bitartean. Parte hartuko duten artistak Gotzone Merino, Pedro Arriola, Jose Ignacio de Castro, Adolfo López, Carlos Ramos, Juan Manuel Galán, Felipe Loiola, Eduardo Magunacelaya, Asier Cosme, Alberto Luque, Jose Luis Irigoien, Enrike Cialceta, Mateo Guilabert, Alex Bergara, Jose Valderrey, Juan A. Palacios, Aitor Sarasketa, Teresa Orozco, Jesús Unzueta, Virginia Arakistain, Vicente Eizagaetxeberria, Federico Cuenca, Joseba Barrutia, Eider Zabala, Asier Garín, Mikel Orozco, Fernando Retolaza, José Vila, Alex Sologasitua, José A. Gonzalo eta Bakarne Elejalde izango dira.
Honen ostean, Durango aldeko Artisten Elkarteak egingo du berea, urtarrilaren 9tik 24ra bitartean. Durangaldeako artistek Portalea bisitatuko dute gabonen ostean, eta bertan inguru horretako artisten lanak egongo dira ikusgai. Durangoko Artisten Elkarteak 50 artista baino gehiago ditu eta aurten berriro doaz herri horretara, urte ugari Eibarren erakusketarik egin gabe eman eta gero. Orain dela 15 urteren bueltan egin zen moduan, elkarte bizkaitarraren eta Eibarko Artisten Elkartearen arteko elkartrukearen ondorioa da erakusketa.
Aratusteetako kartelak ere ikusgai izango dira aurrekoa amaitutakoan.
Egoibarrak bidalita