
Ostiralean, hilak 16, Irutxuloko Hitza argitalpenaren hamargarren urteurrena ospatuko dute Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, izan ere, 21:00etatik aurrera Joseba B. Lenoir Gang taldeak joko du.
Kontzertuan, gainera, zenbait gonbidatuk parte hartuko dute: Anari, Petti eta Mikel Larretxe.
Joseba Baleztena edo Joseba B Lenoir (gitarrak eta ahots nagusia) buru duen egitasmoa da Joseba B. Lenoir Gang. Berako musikariarekin batera, hauexek aritzen dira agertokian: Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak). Iragan martxoan abiatu zuen proiektua Josebak, eta harrezkeroztik, jo eta su ari da banda zuzenekoetan, oraindik diskorik argitaratu ez duten arren.
Jarrain, Twobaskos Sessions-ek Josebari, bakarka, egindako bideoa ikus dezakezue: