BESTELAKOAK

Ikus-entzunezkoen Etorkizuna Sortzen

TranXlan laborategi-lantegia da, Tabakalerak San Telmo Museoa, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdia, Factoría Crossmedia eta Guganekin elkarlanean antolatutakoa, eta transmediako proiektu bat elkarlanean egitea du helburu. Gaur, San Telmo Museoko Didaktika aretoan ekimenaren berri eman du Haritz Azkarragak, Tabakalerako gerenteak.

“Transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko arrakasta lortzen ari den joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatuz, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen da: audientziekin interakzioa eta parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana eta marka estrategia”.

Diziplina anitzeko bost talde transmedia proiektu baten alde ezberdinak garatzen ari dira San Telmo Museoan hainbat profesionalen laguntzarekin.

Parte hartzen ari diren irakasleak Ruben Sanchez ( Factoría Crossmedia); Arturo Monedero (Delirium Studios); Laia Sanchez (Citilab Cornellá); Ana Malagón & Goio Telletxea (La Personnalité); Jon Sanchez eta Josean Hernandez (Gugan trasmedia) dira.

Honen guztiaren gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button