ARTEA

Zuhaitzen dantza

Juan Carlos Olaetxea (Bera, 1946) pintoreak natura, eta bereziki zuhaitzak margotu ditu bere azken koadroetan. Lanok ikusgai daude Iruñeko San Anton galerian Zuhaitzen dantza izenburupean.

Olaetxeak puntillismoaren teknika erabiltzen du kolore biziz jositako natura zati argitsuak margotzeko. Oraingoan, zuhaitzak omendu ditu. Hala, San Anton galerian paisaia biziak paratu ditu, natura bera aretora ekarrita.

Espresionismoa, puntillismoa eta indar handiko koloreak dira pintore nafarraren obran islatzen diren ezaugarri nagusiak. Koadroetan Nafarroako inguruak pintatzen ditu gehienbat, ingurune horretan aurkitzen du, hain zuzen ere, inspirazioa. Bere aburuz, naturan ez dira bi gauza berdin aurkitzen.

Naturako edertasun hori mihisera eramatea du helburu nagusi, beti ere, teknika piktorikoaren bitartez.

Erakusketaren xehetasun guztiak galeriasananton.com webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button