ARTEA

“Donostiako ikuspegiak”, Arteko galerian

Urrian hasita eta urtarrila bitartean, Donostiako Arteko galeriak, hiria modu artistikoan erakusteko hainbat lan bildu ditu.

Hogei urte igaro dira Arteko galeria martxan jarri zenetik, 1996an, eta ibilbide honetan Donostia hiriari zuzendutako hainbat erakusketa bultzatu ditu. Bada 2016 honetan, Artekok hiria ikuspuntu artistiko batetik erakusten jarraituko du, kasu honetan lan ezberdinen berrikuskapen baten bidez.
1996tik 2016ra arteko artearen bi hamarkada hauetarako honako artistek hartu dute parte:  Ibon Gurrutxaga, Esperanza Zabala, Diego Machinbarrena, Roskow, Miguel Rotaeche, Nori Ushijima, Dora Salazar, Santiago Font , Joxan Iza, Paco Aguilar, Jaime de los Rios, Maialen Arocena, Osvaldo Sabene, Raíl Urrutikoetxea eta Eduardo Chillida Belunce. Hauez gain, Isabel Herguera eta Izibene Oñederraren marrazkiak eta Montxo Trullosen argazkiak ikusgai jarri dira Arteko galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button