ARTEA

Arte-praktika garaikidea, Getxon

Azaroaren 12tik 15era, Getxoartek Areetako Geltokia plazako aretoan, arte-praktika garaikideko artista berrien 30 proiektu bilduko ditu. Programak publikoari zein artearen munduko profesionalei begira, hainbat jarduerez osaturik dator.

Getxoartek artista berrien lana bultzatu nahi du eta horrezaz gain, esperimentazio- eta hazkunde-gune izan  nahi du. Aretoa lau programatan banaturik dago: lehenengoa, Programa Orokorra da; bertan jatorri anitzeko 31 artistaren 30 proiektu daude; bigarrena, Programa Hezigarria da, non mintzaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak antolatuko diren. Hirugarrena, Programa Kuratoriala da eta horretan artearen mundua eta arte eszenikoak lotuko dira, dantzaz, musikaz eta performanceaz baliatuta. Laugarrena eta azkena, Programa Zabaldua da, eta honek, sormenaren ingurunearekin lotutako kultura- eta arte-eragile profesionalen proiektuak hartuko ditu.

Aurten ere  jarduera artistikoa bultzatzeko 2.000 euroko Getxoarte-Artium saria izango da. Honetaz guztiaz gain, Getxoarteren lana erabat zabaldu nahi da, eta adibidez, Artaza-Erromoko Institutuko Arte-Batxilergoko ikasleentzako tailerrak antolatu dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button