ARTEA

“Gizarte Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa” deialdia, Montehermoson

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak Gizarte Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdia egiten dute.

Kultur edo arte-ekintzen bitartez gaur egun munduan -bereziki Gasteizko kolektibo edo erakundeek loturak dituzten lekuetan, edo horiek inplikatuta dauden problematikak dituztenetan- giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektu bat hautatzea du xede Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren eta Montehermoso kulturunearen deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain: publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, aretoetako arreta- eta zaintza-langileak. Era berean, muntatze- eta desmuntatze-lanen ondorio diren beste kostu batzuk era hartu ahal izango ditu.
Montehermoso kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri, erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.

Deialdiaren xedea  eta proiektuen eta parte-hartzaileen ezaugarriak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button