ARTEA

Iñaki Rivière arrasatearrak margolanak paratu du Bilbon

Arrasateko Iñaki Rivière (Huelva, 1972) pintoreak 2007. urtetik 2010. Urtera bitarte eginiko zazpi margolan paratu ditu ARTERIA Campos Elíseos-en.

Rivièrek errealismotik eta figurazio berrietatik esaten du. Azken hori, 70eko hamarkadaren amaieran sortu zen korronte artistiko da eta asko zabaldu zen euskal pintoreen artean, hala nola, Vixente Ameztoy, Jesús Mari Lazkano edo Raúl Urrutikoetxea pintoreak korronte horren jarraitzaileak izan ziren.

Intentsitate fotografikoa antzematen da Arrasatekoak pintatzen dituen industria-unibertsoko objektu eta egitura ezagunetan.

Rivière 1997. urtean lizentziatu zen Euskal Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Gero, hainbat erakusketetan parte hartu du, bai kolektiboak, bai banakoak. Horretaz gain, hainbat sari jaso ditu Euskal Herrian eta Espainian. Bere obra toki askotan ikus daiteke. Esate baterako, Cine Teatro Parque de Valdepeñas-en edo Donostiako Kutxan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button