BESTELAKOAK

“Sormenaren Kabia”, artistentzako egonaldien bigarren deialdia

Egileei sormen prozesuak gauzatzeko espazioak, aholkularitza artistikoa eta babes ekonomikoa eskaintzen dizkie egitasmo honek.

Deialdi honetan adinez nagusia den edozein sortzailek parte hartu dezake, eskarmentu handikoa zein hasi berria izan. Proiektuak edozein diziplina artistikotakoak izan daitezke: teknologia berriak, antzerkia, dantza, literatura, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, transmedia, diseinua, moda, eskultura eta abar.

Egonaldiak hamabost eguneko iraupena izango du eta 2019ko iraila eta azaroa bitartean gauzatuko da. Deialdian aukeratua izango den artistarekin adostuko da data zehatza.  Azkenik, aurkeztutako egitasmoa Sormenaren Kabiak eskaintzen dituen baliabide eta baldintzetara moldagarria izan beharko da nahitaez.

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, naturarekin eta landa-eremuarekin lotutako proiektu bat aurkeztu beharko dute, Fagus Alkizaren hiru ardatzak aintzat hartu beharko dituzte, alegia: natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura.

Bete beharreko datu baldintza guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu