ARTEA

“Paradisuko fruituak” eta beste, Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako Arte Ederren Museoan Paradisuko fruituak, loreen eta lorategien margolaritza izeneko erakusketa berezia zabaldu da, 2016ko apirilaren 3ra arte.

Museo honetako funtsetan dauden obra asko erabiliko dira ikusleak loreen eta lorategien irudikapen zehatza izan dezan, eta era berean mundu sentikor horretara iris dadin.

Arabako Arte Ederren Museoak aipatu duenez, “Erakusketa honetan XV. mendetik XX. mendera arteko lan garrantzitsuez gozatu ahalko dugu. Haietatik guztietatik hauexek nabarmendu behar dira: ustez Avilako maisuak XV. mendean egindako taula bat, XVII. mendeko flandiar kobre bi, eta Eduardo Rosales, Eugenio Lucas Villaamil, Joaquín Sorolla, Francisco Masriera edo Tarkhoff bezalako egileen askotariko margolanak”

Goian aipatutakoez gain, Euskal Herriko margolari handiak ere egongo dira erakusketan:  Fernando de Amárica, Anselmo Guinea, Ignacio Díaz Olano, Juan de Echevarría, Zubiaurre anaiak edo José María Ucelay, besteak beste.

“Haiek guztiek loreetan eta lorategietan irudikatzeko motibo nabarmen bat ikusi dute, haien bidez ikusleekin komunikatu ahal izateko ikusleak gozarazteko helburuarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button