ARTEA

Neurrigabekerien gaineko ikuspegi ironikoa

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu eta ezagutzera emateko asmoz. Asmo horri jarraiki,  Montehermoso kulturuneak Proiektu Artistikoak izeneko deialdia egiten du, eta horren ondorioz, hiru proiektu artistiko eta ikus-entzunezko proiektu bat hautatu ditu, jendaurrean erakusteko asmoz. Aukeratutako proiektu horietariko bat Salim Malla artistaren Desmesura da. Azaroaren 17ra bitartean ikusi ahalko da Montehermoson.

Kulturuneko adituen hitzetan, proiektu horrek “gizarte modernoaren jaiotzatik luzera neurtzeko erabili izan diren patroiei buruzko ikerketa bat formalizatzen du. Lana nabarmen kritikoa da indarrean dauden unitate metrikoekin, eta ikuspegi ironikoz heltzen die adostutako sistema horien paradoxei eta absurduei, zientziaren historiografiaren eta jardun artistiko garaikidearen argudioak baliatuz”.

Salim Malla (Gasteiz, 1976) Arte Ederretan lizentziatua eta ingeniaritza topografikoan diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbidea eskulturaren arloan garatu du batez ere, eta “mota guztietako materialak eta prozedurak erabiltzen ditu”.
Sortzaile plastiko gisa egiten duen lanaz gain, “hitzaldietan, topaketetan, I+G taldeetan izaten duen partaidetzan eta hainbat mediotan egiten dituen argitalpenetan gauzatzen den ikerketa teorikoa ere egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button