ARTEA

Nazionalitate desberdineko soldaduen potretak ikusgai, Baionan

Baionako Euskal  Museoan, Jean-Paul Tillac. Gerla Batetik bestera izeneko erakusketa paratu da. Maiatzaren 26 bitartean, gerrarekin zerikusi zuzena duten artistaren marrazkiak ikusi ahalko dira.

Hiru gerla bizi izan ditu Jean-Paul Tillacek, bi mundu gerlak Frantziako lurretan, eta Euskal Herrian ondorio azkarrak izan zituen Espainiako gerla zibila. Horretaz marraztu zuen batik bat; soldaduak, alde batekoak eta bestekoak, desberdinak, baina guztiak gerran murgildurik.

Baionako Euskal  Museoarem arabera, “Erreformatua izan baitzen, gibelaldeko gizonak, frontera berantago joanen direnak baizik ez ditu marrazten, amerikar gudariak, Afrikako armadako Tiratzaileak… Arrunt alderantzizko lekukotasuna ekarri du 1940ko alemaniarren okupazio garaiaz eta liberazioa heltzeaz, kopuru handiko tortura eta erailketen izugarrikeri ikaragarriak nagusiki marrazten ari izan delarik. Espainiako gerla zibilarekin ohartu da herraren igotzeaz. Komunista eta anarkisten manifestaldiak erakusten ditu. Hegoaldean da 1936an, Francok altxamendua burutzen duelarik. Errepublikar iheslariak Frantziara kopuru handian heltzen ikusten ditu. Sekulako lilura dakarkio hortik aitzina bere obrak Pablo Tillac gisa izenpetuko dituen artistari, itsas hegiko modernitatearen aurkako itxura agertzen duen ohiturazko Euskal Herria, izan baserrikoa edo itsasokoa, bi gerlen arteko garai hartan. Ipar eta Hego Euskal Herria orduan geriza lekutzat hartua da, nazionalismoen mehatxuez babesten duena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button