ARTEA

Nagore Legarretaren “Hysteron” argazki erakusketa, Oñatin

Oñatiko ARG! argazki jaialdiaren barruan, Nagore Legarretak Hysteron argazki erakusketa inauguratuko du gaur, “urteetan lan sakon eta modu intentsua egin ondoren”.

Hysteron (utero grekoz) argazki bilduma da; emakume zatikatuen gorputzak irudikatzen dituen bilduma. Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita; argazki teknika primitiboa da: argazkilaritza estenopeikoa.

Teknikaz harago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Legarretaren ustez: “Pertsonon desegituraketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko, gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik”.

Maiatzaren erdialdera arte izango da ikusgai erakusketa, Oñatiko ARG! argazki jaialdian, eta ondoren Andoaingo Argazkialdian ikusi ahal izango da berriz. Artistaren webguneko agenda atalean ikusi ahal izango dituzue erakusketaren datak.

Beste aldetik, argazki lan hau laguntzeko Hysteron izeneko emanaldi bat gauzatzen ari da, eta 2016an aurkezteko asmoa du Nagorek. Bertan honako sortzaileek hartuko dute parte: Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuen irakurketa), Mariano Hurtado, Beñat Iturrioz eta Aida Torres (musika), Txaro Unzilla (dantza-mugimendua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button