ARTEA

Bira luzeak euskal musikarientzat

Bilboko Mamba Beat taldeak Energia izenburuko bigarren lana aurkeztu zuen duela urte batzuk. Musikarien hitzetan, seikotearen musika jarioa house-funk da, hots, "dantzarako musiken fusio alai eta dibertigarria". Estilo ezberdinen fusioa da, guztiak dantzatzeko, "guk house funk deitzen diogu, acid jazza da, baina oinarri sendoagoekin, gainera, kultura ezberdinak daude taldean eta horiek biltzen saiatzen gara", esan zuen garai hartan Mikel Piri saxoa eta programazioak.
Argi dago energia transmititu nahi dutela, intentsitatea handienarekin bai zuzenekoetan bai doinuetan.

Beste aldetik, Kokein taldea Japoniara joango da datozen asteetan. Eibarko harrobiak emandako azken emaitza dugu Kokein, iturri berrietatik eta klasikoetatik edaten duena: Pearl Jam, Incubus… Banda gaztea, nahiz eta partaideak beste hainbat taldetan aritutakoak izan. Intentsitatearen sokatik tira egiten duten arren soinu eta giro lasaiek ere badute oinarri finkorik. Zaloaren ahots partikularrak egungo rock musikarik garaikideena trasmititzen du. Honezkero hiru kantu bilduma eta DVD bat dituzte kalean. Gaur egunean, boskote moduan aritzen dira.

Taldearen hirugarren lan diskografikoa Mundu margotu berri bat (Gaztelupeko Hotsak) du izenburua eta 11 kantu berriez gain, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatutako kontzertu akustikoaren DVDa ere atera zen. Emanaldi hartan Maite Arroitajauregi txelo jotzailea ere aritu zen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button