ESZENA

Lasala konpainiaren “Now” lana, Gazteszenan

Bihar bertan, Donostiako Gazteszenan, 20:00etan, Lasala konpainiak Now lana egingo du. “Parentesi bat denboran. Aldez aurretiko itxaropenei eta benetan lortutako gauzei buruzko hausnartzeko gunea”.

Judith Argomanizek zuzentzen du taldea eta argazkigintzan eta dantzan aritzen diren kideez osaturik dago. Hizkuntza fisikoa eta gaur egungo estetikan oinarriturik dago, eta gai horretan dihardu ikerkuntzan.
Aspalditik, hamaika bat jaialditan hartu du parte, eta horietariko askotan sari asko irabazi ditu, hala nola, Madrileko Certamen de Danza Jóvenes Creadores delakoan, Sabadelleko Certamen Coreografic izenekoan, edo Frantziako Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies izenekoan.
Era berean, Gipuzkoako Foru Diputazioaren erresidentzia artistikoa bat eskuratu du Sortutakoak programarako.

N O W from LASALA on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button