ARTEA

Ilustratzaileekin hizketan, Garabat galerian

Euskal Irudigileak Euskal Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak solasaldi sorta berri bati ekingo dio maiatzaren 3an Bilboko Garabat galerian. Egun horretan Noemi Villamuzarekin (Palencia, 1971) ariko dira hizketan. Palentziarrak, gainera, Zirriborroa azken pieza gisa izenburuko tailerra ere zuzenduko du galerian bertan. Azkenik, bere irudiekin osaturiko erakusketa ere izango ikusgai.

Noemi Villamuza Arte Ederretan lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean. Ilustratzailea ogibidez, irakaskuntzan ere dihardu, bere estreinako ipuinak, Óscar y el león de correos, Haur Literaturako Sari Nazionala jaso zuen 1999an. Egun Bartzelonan bizi da, eta haur eta gazte literaturako 30 lan inguru argitaratu ditu. Liburu garrantzitsuenen artean Libro de Nanas (Mediavaca) azpimarratu behar da, non egileak zuri eta beltzezko hizkuntza grafiko berria erdietsi zuen arkatzaz baliatuta.

Solasaldian hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, ilustratzailearen ibilbidea, bere liburu garrantzitsuenak, eta bere lan prozesua. Amaitzerakoan, Arkatzez kontatuko didazu? erakusketa inauguratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button