ESZENA

"Herio Heroi" antzezlana Zarautzen, eta liburuan

Zarautzeko Putzuzulo gaztetxeak hasieratik agertu du antzerkiaren aldeko jarrera. Horren erakusle, etxe okupatu horren bosgarren urteurrena dela ate igandean eskainiko duten Oier Guillanen Herio Heroi obra.

Antzezlan hau Metrokoadroka sormen ekimenaren eskutik eskainiko da: "Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuen kargu egin behar dute, haiekin elkarbizitza eginez. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute bere gain. Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdua". Aktoreak Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, eta antzezlanaren autorea bera dira.

Bestetik, Artezblai argitaletxeak Herio Heroi argitaratuko du liburuan, eta Durangoko azokan eskuratu ahal izango da, EHAZEren standean. Gainera, Zprist, Gelnst, Snifst eta Stingst pertsonaiekin solasaldia ere izango da Durangoko Azokan hirugarrenez abiatuko den Ahotsenea ekimenean. Herio Heroi-ren emanaldia abenduaren 8an izango da.

Metrokoadroka Proiektuak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button