ARTEA

Hirietako edukiontziak artelan bilakaturik

Uztailaren 3ra arte, Bilboko Rekalde Aretoan, Manuel Quintana Marteloren Containers izeneko erakusketa duzue ikusgai. Erakusketa hori sorkuntza artistiko garaikidearekin zerikusia duten proposamenak trukatzeko esparruan sartzen da, eta horren ondorioz, Idoia Monton artista euskaldunaren Las siete ventanas erakusketa Galiziako museoan egongo da ikusgai maiatzaren 13tik irailaren 4ra.

Erakusketak Containers (2012-2022) seriea biltzen du lehen aldiz, ia inoiz batu ez dena. Izan ere, Manuel Quintana Martelo 2012tik ia etengabe ari da lanean serie horretan. Erakusketan ia  “90 obra aurkezten dira, eta formatu desberdinetako koadroekin batera, eskala handiko prestaketa-zirriborroak, marrazkiak eta akuarelak daude, artistaren lan egiteko modua eta hainbat euskarriren aurrean duen erantzuna zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen duen multzoa erakutsiz.”

Nondik dator erakusketaren izenburua? Azken urteotan Quintana Marteloren margolan batzuen oinarria, motiboa eta abiapuntua artistak bisitatzen dituen hirietan aurkitzen dituen edukiontziak dira; “edukiontzi horiek eskultura-irudi gisa tratatzen dira, baina baita hiriko natura-hil gisa ere”.

Manuel Quintana Martelo (Santiago de Compostela, 1946) hirurogeita hamarreko hamarkadan ekin zion bere ibilbide artistikoari, konpromiso sozial sendo batek markatuta. New Yorkera joan zen bizitzera, baita Caracas, Miami eta Portonera ere. Geroago, irakaskuntzan aritu zen. Asociación de Artistas Visuales de Galicia elkarteko buru izan zen, eta Galiziako Arte Ederren Errege Akademiaren ardura ere hartu zuen. 2010az geroztik eskultura-lanak egiten ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button