ARTEA

Jon Juarez ilustratzailearen erakusketa, Irunen

Iragan igandean, Jon Juarez ilustratzaile nafarrak erakusketa inauguratu zuen Irungo Hiruki Gallery aretoan.

Jon Juarez (Iruña, 1984) arte-ikasketarik gabeko artista bikaina da. 2007. urtean marrazkilari lanetan hasi zen, eta Nafarroako gazte arte saria irabazi zuen.

Geroztik etengabe ibili da lanean, marrazkigintzan, marrazki bizidunetan, idazlanetan eta komikigintzan. 2012. urtean INJUVE saria irabazi zuen, komikigintza arloan. Urte berean, Leire Salaberriak marraztutako Dos medios zorros ipuina idatzi zuen, eta gaur egun, bi komiki-istorioetan dabil lanean, enkargu profesionalak denbora tarte bat uzten duten heinean.

Azkenik, Kauta taldearen Agerre (Baga Biga) disko berriaren azala ere egin du, eta Ed Bunker noir idazle estatubatuarraren inguruko komikia ere taxutu du, berriki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button