ARTEA

“RizomArtea” edo material eta prozedura artistiko eta teknologikoak sorkuntza artistikoan

RizomArtea erakusketa Maria Jesus Cueto Puentek zuzendutako EHU16/35 ikerketa artistikoaren proiektuaren parte da. Proiektu horrek Estatuko (Galizia, Euskadi eta Valentzia) zein Europako (Italia eta Portugal) hainbat unibertsitatetako arte-ospe handiko ikertzaile esanguratsuak batzen ditu. Otsailaren 25era bitarte ikusi ahalko da Bizkaia Aretoan.

Ekimenaren asmoa espazioaren zeharkakotasunaren kontzeptua paradigma errizomatiko baten moduan planteatzea da. “Funtsezkoa da espazioaren zeharkakotasuna beste eremu batzuetatik ulertzea, ikuslearen paperaren aldaketak, espazio eszeniko, eszenaratze eta teknologia berrietatik jasotako eraginetik abiatuta; izan ere, nahitaezkoak izan dira gure garaikidetasunean kokatu ahal izateko. Alabaina, nahiz eta eremu horiek jardunbide eskultorikoetan behagarriak izan, beraien zeregin erabakigarria ez da oraindik aski azaldu, ez teoria mailan, ez esperimentazio artistikoaren mailan”.

Programan parte hartzen duten adituak honakoak dituzue: Iñaki Billelabeitia, Maria Jesus Cueto, Teresa Cháfer, Antonio Delgado, Duarte Encarnação, Iratxe Hdez Simal, Yolanda Herranz, Sergio Leitão, Fernando Mardones, Cristina Miranda de Almeida, Natividad Navalón, Arianna Oddo, Jesus Pastor, Daniel Tejero eta Maria Jose Zanon.

Ehusferan topa dezakezue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button