ARTEA

“Feminismoak, Erbesteak, Narratibak” zikloa, Donostian

San Telmo Museoak Waste Lands izeneko erakusketa abiatu zuen duela egun batzuk. Bertan parte hartu duten mundu arabiarreko eta ekialde-erdiko emakume artisten hausnarketak partekatzeko abagunean izango da egunotan. Hala, martxoaren 21etik 23ra bitartean museora inguratzen den publikoak artiston ikuskera garaikidea ezagutzeko aukera izango du Feminismoak, Erbesteak, Narratibak zikloaren bidez.

Erakusketa honetan parte hartzen duten emakume artistetako batzuk eta Ekialde-Erdiko zein arabiar herriko idazle eta teorikoak Donostiara hurbildu dira, eta propio eratutako jardunaldi batzuen bidez, lur suntsitu hauetan feminismoak eta emakumearen paperak duen egoera ere aztergai izango da.

Bertaratuko direnen formazio artistikoa eta garapen pertsonalaren bidez, “bi munduen arteko mugetan zehar garatu duten emakume gazteen belaunaldia ordezkatzen dute: gizarte arabiar musulmanaren eta mendebaldeko munduaren (Europa, EEBB….) mugetan, hain zuzen ere. Zentzu honetan, beren ikuspuntu aberatsen berri izatea interesgarria suertatuko da”.

Ziklo honen ardatza Waste Lands erakusketa da (maiatzaren 21erarte ikusgai) Afganistan, Aljeria, Azerbaijan, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Libano, Maroko eta Palestinan jatorria duten 13 artistaren 28 artelan biltzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button