ARTEA

Ingurumen-justiziaren aldeko borroka

Carolina Caycedo artistak Adiskideen Lurraldea izeneko erakusketa paratu du Artium museoan, datorren urteko apirilaren 7ra arte ikusgai izango dena.

Berezia da oso Carolina Caycedo (Londres, 1978) artista kolonbiarraren erakusketa, izan ere, bertan, munduko hainbat lekutan energia-azpiegiturak, proiektu hidroelektriko handiak barne, eraikitzearen aurka dauden gizarte-mugimenduei eta komunitate-erakundeei buruzko lan zabala biltzen du.
2012an hasi zen Presa-Errepresioa / Be Dammed proiektuarekin, eta lan ugari sortu ditu bideo, eskultura, instalazio, marrazketa, argazkigintza eta performanceetan.

Caycedok “ingurumen-justiziaren aldeko borroken hainbat alderdi aztertzen ditu, ura gizateriaren zerbitzurako baliabide gisa definitzen duten diskurtsoen berrikuspen kritikoa dakartenak, pentsamendu modernoak naturaren eta kulturaren artean sortutako banaketan oinarrituta. Banaketa horrek gizadiaren definizio bat eskatzen du, non gizakia ingurune domestikagarri eta ustiagarritik bereizita dagoen. Planetan bizi diren gizakien eta gizaki ez diren izaki eta entitateen arteko harremanei buruzko elkar ulertze mutualista baten alde egiten du bere lanean. Pentsamolde hori jatorrizko herri askorena da, eta haien ustez, Mendebaldeko zibilizazio-hierarkiek desoreka sakona sortu dute, gaur egun klima-aldaketa deitzen duguna.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button