ARTEA

“Loreen historia politikoa”, Jeleton taldearen eskutik

Jesus Arpal Moyak eta Gelen Alcántarak osatutako Jeleton taldeak Loreen historia politikoa o cuando las lilas se volvieron violetas proiektua aurkeztu du, Bilboko La Taller galerian; zabalik dago irailaren 19ra arte.

Galeriak jakinarazi duenez, Jeletonena amaitzear dagoen ikasturte honetako azken erakusketa izango da, bai eta aurtengo interesgarrienetarikoa ere.

Jeleton taldeko kide Jesus Arpal Moya Bartzelonan bizi da, eta Gelen Alcántara,berriz, Mexikon; bikoteak errepertorio musikal, literario eta ikonografikoetan jarduteko lantalde osatzen du.

Bada, La Taller aretoan aurkeztu duten proiektua irudi eta testuen bilduma da, eta Las Lilas de jeleton liburuaren jarraipena; liburu hori olerki nerabeekin eta marrazki sinbolikoekin (ateak) osatutako liburua izan zen. Aipatutako testu eta irudiekin batera, bikoteak euren poemak biltzen dituzten binilozko hiru disko, super8 formatuan jasotako performancea eta idatzitako saiakera bat ere paratu dute erakusketan. Erakusketa, laster, liburu bihurtuko da.

Jeletonen arabera, “(…) Loreak sarraski soilen sinbolo, heriotza soilen seinale, diamantea odolarekin erauzten duen ekonomiaren truke-moneta (…)”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button